Larunbatean zabalduko dituzte kiroldegietako kanpoko igerilekuak

uriola.eus 2016ko eka. 9a, 06:37

Argazkia: Bilbao Kirolak

Bainu denboraldia ekainaren 11an hasi eta irailaren 11ra arte luzatuko da udal kiroldegietako igerilekuetan. 

Bilbao Kirolak erakundeak estali gabeko hiru igerilekuak -Artxandan, Errekalden eta Txurdinagan- prest dauzka larunbatean udako denboraldiari hasiera emateko. 

Aurreko urteetan bezala, Aste Nagusiko ostiralean Bilbao Kirolaken instalazioak itxita egongo dira jendearentzat.

Ekainean, uztailean eta abuztuan Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira 10:00etatik 21:00etara bitartean. Irailean, ostera, 20:00etan itxiko dira.

Mantentze-lanak egin ahal izateko, igerileku estaliak modu programatuan itxiz joango badira ere, Bilbao Kirolakek beti izango du zabalik barruko igerilekuetakoren bat.

Abonatu ez direnentzat instalazioetara sartzea posible da udako bonoekin prezio berezian.

Bihar, ostirala, Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak eta Juan Felix Madariaga Bilbao Kirolak erakundeko zuzendari nagusiak bisita egingo dute Artxandako Udal Kiroldegiko kanpoko igerilekuetan, udarako egindako mantentze-lanak aztertzeko.

 

Fitnesseko programa eta aretoko hamar bat jarduera 

Kanpoko igerilekuez gain, Bilbao Kirolakek udako fitnesseko programa eta aretoko hamar bat jarduera (padela, zumbinga, pilatesa, spin bikea, aerobica, mantenimendua eta combigyma) eta uretako beste batzuk (igeriketa, igeriketa haurdunentzat) eskainiko ditu, uriko udal kiroldegietan sakabanatuta.

Udarako antolatutako ikastaroetarako parte hartu nahi dutenek Bilbao Kirolak-en web orrian (www.bilbaokirolak.eus) eman dezakete izena edota udal kiroldegietako kutxazain automatikoetan.

Udako fitnesseko ikastaroetarako izena ematea (uztaila, abuztua eta iraila) 3 x 2 (2 ordaindu eta 3 gozatu) eta uztailaren ikastaroetarako izena ematea:

- Abonatuak: ekainaren 24a
- Abonatu bakoak: ekainaren 26

Irailaren ikastaroetarako izena ematea:

- Abonatuak: abuztuaren 24a
- Abonatu bakoak: abuztuaren 26a

2016ko udako ikastaroak

www.bilbaokirolak.com