Bizikletak zaintzeko, kontrolak jarriko dira bai goizez bai arratsaldez, kokaleku, diseinu edo egoeragatik bide-segurtasunaren ikuspegitik arrisku handia duten puntuetan; bizikletarekin espaloietatik eta oinezkoentzako guneetatik ibiltzea debekatuta dagoela –oinezkoak harrapatzeko arriskua baitago- eta bidegorriak erabiltzea komeni dela nabarmenduko da bereziki.
Udaltzainek txirrindularien arau-hausteak jaso eta gainera, gidariak ohartarazi edota salatu ahal izango dituzte, zirkulaziorako arrisku zehatza eragiten duten jarrerak edo jokabideak dituztenean.
Ohiko kontrolak areagotzen dituen kanpaina hau Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Euskadiko Plan Estrategikoaren barruan eta Bilboko Udaltzaingoak lortzen dituen datuak taulatan jarriko dira, estatistikak egiteko; horretarako, adierazle batzuk ezarriko dira aldez aurretik.