Udal Merkatuek udako ordutegia hasiko dute astelehenean

uriola.eus 2016ko ekainaren 10a

www.euskoguide.com

Bilboko zazpi Udal Merkatuek ordutegia aldatuko dute datorren astelehenetik, ekainaren 13tik irailaren 14ra arte, uda dela eta.

Horrela, Erriberako Merkatuak 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetan; 08:00etatik 14:30era asteartetik ostegunera; ostiraletan eta jai bezperetan 08:00etatik 14:30era goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez; eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara. 

Zabalguneko Merkatuak udan izango duen ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera 07:30etik 14:30era egongo da zabalik. 

San Inazioko Merkatuak, Otxarkoagakoak bezala, 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 19:30era.

Traukoko merkatua 08:00etatik 14:30era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta astelehenetik ostiralera arratsaldez ere zabalik egongo da 17:00etatik 20:30era. 

Labayruko Merkatuari dagokionez, uztailaren 1etik irailaren 1era, 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara, abuztuan izan ezik, abuztuko arratsaldeetan itxita egongo da eta.

Eta Deustuko merkatuak 08:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara.