Hiru jai egun Atxurin

uriola.eus 2016ko eka. 10a, 11:23

Zirku emanaldiarekin emango diote hasiera atxuritarrek auzoko jaiei. Gaurtik igande iluntzera arte hamaikatxo jarduera antolatu dituzte Atxuriko elkarteek. 

Atxurigorri, Bidegintza, Umeak Kalean eta Jatorrak eskaut taldeak ohi bezala auzolanean antolatu dituzte aurtengo Atxuriko jaiak. Hiru egunez ondo pasatzeko adin guztietako auzotarrei zuzendutako hainbat aukera izango da. Ez da musikarik eta jan-edanik faltako Gizakunde plazaren inguruan. 

 

Egitaraua

Ekainak 10 ostirala

18:00 Zirkua: Eskobien atzetik. Cía Barré.

19:00 Jaien hasiera.

20:00 Adiskideak fanfarria.

22:00 Kontzertua: Nalga.

 

Ekainak 11 larunbata

11:00 Haurrentzako jolasak. 

13:00 Pagasarritik datozen mendizaleei harrera.

15:00 Paella lehiaketa. 

16:00 Jolasak.

17:30 Zu Zeu.

20:00 Txokolatada.

20:30 Proiekzioa: 120 Segundo bideo lehiaketako lanak.

21:30 Berbena: Duo Menta.

 

Ekainak 12 igandea

11:00 Kale Kolore erakusketa parkean.

11:30 Familia osoarentzako ipuinak. 

12:30 San Antoniori lore eskaintza.

12:30 Hula hoops ikuskizuna eta tailerra parkean.

13:00 Bilbao Musika Eskolako Big Bandaren kontzertua.

15:00 Txomingero eguna parkean.

17:00 Zozketa.

18:00 Dantza eta musika saioa: Caminando en comunidad, bailando en comunidad

19:30 Erromeria.

22:00 Jaien amaiera. 

 

facebook.com/ATXURIGORRI