Kale itxierak eta esparru publikoaren okupazioak astelehenerako

uriola.eus 2016ko eka. 10a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, astelehenean, ekainak 13, esparru publikoa okupatuko da Urazurrutia kalean; zirkulazioa eten eta espaloi zein aparkalekuak okupatuko dira Rodrigez Arias eta Pedro Egillor plazan; eta kalea itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Askao kalean.

Astelehenetik, ekainaren 13tik 22ra arte, galtzada, espaloia eta aparkalekuak aldi baterako okupatuko dira Urazurrutia kalean, 13, 20 eta 40. zenbakien parean. Lanak zatika egingo dira, okupatuko den aldean hesiak aurretiaz jarrita. Ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute eta bidea libre egongo da etengabe oinezkoentzat.

Telekomunikazio-sarea kanalizatzeko lanetarako okupatuko da espazio publikoa.

Era berean, asteleheneko 23:50etatik biharamuneko 04:00etara, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Askao kalean, San Nikolas plazatxoaren eta Aurrekoetxea kalearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko bideak, Zumalakarregi etorbidea, Amadeo Deprit Lasa kalea eta Aurrekoetxea kalea izango dira. Eraginpeko garajeetako sarrera-irteerak seinalisten bidez erregulatuko dira. Tresneria okupatzeko okupatuko da espazio publikoa.

Bukatzeko, astelehenetik hilaren 19ra, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Rodriguez Arias kaleko 7. zenbakiaren eta Pedro Egillor plazako 1. zenbakiaren arteko eremuan. Ekainaren 12an, 10:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, trafikoa etengo da Rodrigez Arias kalean, Poza Lizentziatuaren eta Portuko Markesaren kaleen artean. Ordezko bideak Henao eta Errekalde zumarkalea izango dira eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe.

Komunikazio-sarearen kanalizazio lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.