Kale itxiera, esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketa iragarri ditu Udalak biharko

uriola.eus 2016ko eka. 13a, 06:00

Udalak jakinarazi duenez, bihar, ekainak 14, asteartea, kalea eta espaloia itxiko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean; esparru publikoa okupatuko da Iturrigorribidean; eta ura moztuko dute Santutxualdean. 

Bihar, 15:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Diaz Enparanza Doktorearen kalea, Salou kalearen eta 19. zenbakiko kalearen artean. Ordezko bidea Moncada kalea izango da. Bestalde, bihartik hilaren 24ra, espaloia itxiko da Salou kaleko zenbaki bikoitietan, Diaz Enparanza Doktorearen kalearen eta Moncada kalearen artean. Oinezkoen joan-etorriak beste aldeko espaloitik egingo dira.

Pasarela kentzeko okupatuko da esparru publikoa. 

Gainera, bihartik uztailaren 1era bitartean, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Iturrigorribideko 40. eta 44. zenbakien artean. Lanak zatika egingo dituzte beraz, ibilgailuek libre izango dute bidea eta oinezkoek aurreko espaloitik ibili beharko dute. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Saneamendu, hornikuntza eta elektrizitate-sareetan kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur Mozketa

Bihar ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo da Karmelo kaleko 12. zenbakian; Errosario kaleko 1.ean; eta Ricardo Bastida Arkitektoaren plazako 1 eta 2an. 

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.