DBHko 170 ikaslek egingo dituzte Epaltzaren Alargunaren 2016ko bekak lortzeko probak

uriola.eus 2016ko eka. 13a, 09:00

Udalak ematen dituen 10 bekak eskuratu nahian, Bilboko 34 ikastetxetako 170 ikasle bilduko dira ekainaren 14an eta 15ean bost ariketa egiteko (Gaztelania eta gaztelaniazko Literatura; Euskara; Atzerriko hizkuntza, Matematika eta Geografia eta Historia).

Aurten ere, Udalak Epaltzaren Alargunaren bekak lortzeko probak egingo ditu. Beka horiek 2015-2016 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako hamar ikasleri emango zaizkie.

Horretarako, ekainaren 14an eta 15ean, b ihar eta etzi, bost ariketa egingo dituzte beka lortu nahi dutenek; guztira, 170 ikasle izango dira, Bilboko 34 ikastetxetakoak. Hauek izango dira azterketako jakintza-arloak:

• Gaztelania eta gaztelaniazko Literatura.

• Euskara.

• Atzerriko hizkuntza.

• Matematika 

• Geografia eta Historia.

Ariketa horiek Miguel de Unamuno (Poza Lizentziatuaren kalea, 1) institutuan egingo dira eta ekainaren 23ko 09:00etatik aurrera, ikasleek behin-behineko kalifikazioak begiratu ahal izango dituzte Udalaren webgunean (www.bilbao.eus). Behin betiko kalifikazioak ekainaren 30ean argitaratuko dira eta bekak azaroan emango dira, ohi bezala.

Hamarkada bat ikastea sustatzen 

Mendea igaro da Udalak Epaltzaren Alagunaren bekak sortu zituela. Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako diru-laguntzak dira, Batxilergoa, prestakuntza-zikloak eta unibertsitate-graduak egiteko.

Bekak eskuratu ahal izateko, DBHko 3. mailan gutxienez 8,5eko batez besteko nota izan behar dute ikasleek eta ondoren, egoera berean dauden beste ikasle batzuekin lehiatu. Hurrengo urteetan ere beka jasotzeko, laguntzaren xede izan den ikasturtean “oso ondo” kalifikazioa edo horren baliokidea lortu behar da. Gero eta ikasle gehiago aurkezten da 10 ikaslerik onenei ematen zaizkien beka horiek eskuratzeko.

Esaterako, 2008an 90 ikaslek egin zituzten probak; aurten, aldiz, 170 ikaslek eman dute izena, hau da, % 89ko igoera zortzi urtetan.