Udalak hiriko elementuei buruzko marrazkiak, bideoak, argazkiak edo bestelako konposizio artistikoak bidaltzera gonbidatu ditu herritarrak (neska-mutilak, gazteak zein helduak), www.bilbao.eus udal webgunean argitaratzeko asmoz.
Proposamen guztiak webmaster@bilbao.eus helbide elektronikora bidali behar dira gaurtik, ekainaren 13tik igandera, hilaren 19ra. Bidalitako lanak behar bezala identifikatu behar dira, bidaltzailearen izena eta sormen-lanaren izenburua azalduta.
Udal webgunean argitaratzeko moduko Bilbori buruzko konposizio artistikoen bilketa hau, Udalak herritarrak Hiriaren sorreraren 716. urteurreneko ospakizunetan parte hartu eta disfrutatzera animatzeko prestatu duen “Hiriaren Astea” egitarauaren barruan antolatu da.