Sare Antifaxistak zabaldutako irakurketan agertu bezala, orain dela 10 urte 'Aterpe 1936' izeneko monumentua eraiki zuten zenbait elkartek "gure marka gisa". Bertan, 1936ko guda zibilaren baitan hil ziren hainbat euskaldunen oroitzapena gorde nahi izan dute luzez.
Horrekin guztiarekin, justizia eskatu dute datorren igandean egingo den ekitaldian, izan ere, irakurketan agertu bezala, "Nazio Batuek babesten duten legez, egia jakin eta kaltea konpontzeko printzipioen aldarrikapena eta genozidio frankista zein gizateriaren aurkako bidegabekeria oro pairatu zutenentzako aitorpena" dituzte "oinarri eta berme bakarra", halakorik berriro gerta ez dadin eta "izugarrikeria" horien guztien erantzuleen "zigorgabetasun edo inpunitateak" antzeko gertakaririk ekar ez dezan.