Lehen ekintza gauzatzeko YOGA ingurune naturalean egitea proposatu dugu. Ekainaren 12an hasita hiru ostegun jarraituetan izango dira saioak, Tertangako Etxearen belardian. Bi orduko saioak izango dira eta Satya Eskolako irakasle Itziar Etxebarriak gidatuko ditu.