"Gai nagusia haurrekin egin daitezkeen erlaxazio teknikak izan bada ere, besteak beste, harrera familien berri izan dugu Aiszirimolan. Oarsoirria egitasmoa ezagutzeko bideo-erreportaia entzun dugu, eta horrez gain, berdintasun arloak bultzatutako “Magalean Laudio ” ekimenaren berri jaso dugu; gurasoek haurren heziketa aktiboa sustatzeko antolatutako 2 topaketak hizpide.
Hitz eta pitz atalean gogoetarako esaldi batekin hasi eta algara-teknika praktikatzen bukatu dugu gaurko saioa. Zoragarria izan da zuekin batera destentsionatzea. Zuek ere lortuko zenutenaren ziurtasunez,
Datorren asterarte! "