Herritar guztiek argitalpen hau modu errazean erabil dezaten, formatu digitalean egongo da Udalaren web gunean, eta paperan ere Udaltegi guzti-guztietan, Interneten erraz maneiatzen ez dakiten pertsonentzat.
Herritarrak ikastaro eta tailerren eskaintza zabaletik gidatzeko argitalpen hau ezinbesteko tresna bilakatu da, Udaleko zenbait sailek (Kultura; Berdintasuna, Lankidetza eta Jaiak; Gazteria eta Kirola, eta Osasun eta Kontsumoa) antolatutako jarduera guztien ikuspegi osoa ematen baitu. Gainera beharrezko informazio guztia eskaintzen du, bai gaika (kultura, berdintasuna, aisialdia eta kirola, adinekoen osasuna) zein ikastaro eta tailerretako bakoitzaren kokapen fisikoaren arabera.
Informazio erabilgarria guztion eskura jartzeko gida
Administrazioa herritarrei hurbiltzea, tramiteak erraztea eta udal ikastaro eta tailerrei buruzko informazioa eskuragarri jartzea da Bilboko Udaleko Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Sailaren helburuetako bat.
Iaz bezalaxe, kontsultak eta eskaerak Udalaren webgunean ( HYPERLINK "www.bilbao.eus" www.bilbao.eus), Udal Informazio Telefonoan (94 010 010 edo 010) nahiz Udaltegietan eta San Agustineko Herritarrentzako Arreta Bulegoan kokatuta dauden hogeita bat Bilbao Clik terminaletan egin daitezke. Bulego hauek daukaten kanal anitzeko sistemak laguntza ematen diote teknologia berrietan gutxien trebatuta dauden pertsonei. Honela, telefono bidezko laguntza-zerbitzu bati esker, pertsona batek erabiltzaileari lagunduko dio tramiteak egiten, bitartean sortu ahal zaizkion zalantzak argitzen eta gorabeheren berri jaso eta berehalako erantzun hurbila eta eraginkorragoa ematen.
Beharrizanetara egokitutako eskaintza
Duela zenbait urtez geroztik, Udalak era askotako ikastaro eta tailerrak antolatu ditu adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat. Kirola, kultura eta aisia arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, adineko pertsonentzako jarduerak... den-denak ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoz.
Udal ikastaro eta tailerren aurreko edizioetako erabiltzaileen iradokizunei kasu eginez, 2016-2017 edizio honetarako Udalak 6.788 plaza eskainiko ditu 343 jardueratan banatuta; hau da, aurreko ikasturtearekin alderatuz gero, 12 jarduera eta 196 plaza gehiago.
Ikastaro eta Tailerretan aurreinskripzioa egitea
Aurreinskripziorako epea ekainaren 13an hasi eta irailaren 7ra arte luzatuko da, jarduera eta gai guztietarako. Gogoan izan, prezioetan murrizketa-eskubidea izatekotan, beharrezkoa dela inskripzioa egin aurretik horri dagokion dokumentazioa zein den aztertzea eta barrutietako Udaltegietan aurkeztea.
Beharrezko tramite guztiak, Barrutietako Udaltegietan zein San Agustin eraikineko Herritarrentzako Arreta Bulegoan kokatutako bulego elektronikoetan ez ezik, Udalaren webgunean ( HYPERLINK "www.bilbao.eus" www.bilbao.eus) eta 94 010 010 edo 010 telefonoetara deituta ere egin ahal izango dira.
Kultura, Berdintasun, Aisia eta Kirol Ikastaroak
Lehendabizi, aurretik izena emanda dagoenak gogoko Udaltegia hautatu behar du (gehienez bi), eta horrenbestez, zenbaki bat eskuratuko du, irailaren 12an, goizeko 9:00etan, Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko bulegoetan egingo den zozketan parte hartu ahal izateko.
Zozketaren emaitza Udaltegietan jarriko da ikusgai irailaren 13tik aurrera, eta Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) zein 944 010 010 eta 010 zenbakietara deituta kontsultatu ahal izango da.
Aukeratutako pertsona bakoitzari izena emateko hitzordua emango zaio. Inskripzioa egiteko epea irailaren 14a eta 24a bitartekoa izango da, biak barne. Une horretan aukeratutako zentroan edo zentroetan eskura dauden jardueren artean hautatzeko modua egongo da. Gehienez, bi tailer aisia eta kirola eta berdintasunaren alorretan, eta jarduera bakarra kultur tailerretan.
Gogoko jarduera aukeratzean, ordainketa-agiri bat inprimatuko da. Ordainketa geroztik egingo da, agirian zehaztutako epearen barruan. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.
Urriaren 5ean, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan matrikulatu ahal izateko inskripzio epe berria zabalduko da. Udaleko ikastaro eta tailerretan parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo den inskripzio epea izango da hau, aurre-inskripzioa egin ez dutenak barne hartuta.
Osasun ikastaroak adineko pertsonentzat
Inskripzioa Udaltegietan eskabidea utziz egingo da, ekainaren 13tik irailaren 7ra bitartean.
Izena emateko epea bukatuta, irailaren 28an plazak adinaren arabera esleituko dira, hau da, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta lehentasun handiagoa.
Irailaren 28tik urriaren 5era bitartean, erreklamazioak egiteko epea zabalduko da.
Asistentzia, bajak eta diru-itzulketak
Edonola ere, jardueretara asistentzia periodikoa izatea eskatuko da. Justifikatu gabeko hutsegiteak jardueran baja ematea suposa lezake, matrikularen diru-itzulketarik jasotzeko eskubiderik gabe.
Matrikula edo inskripzio nahikorik egon ezean, jarduerak bertan behera utzi litezke eta ordaindutako zenbatekoak itzuli.
Jarduerak urrian abiatu eta 2017ko maiatza-ekainera arte luzatuko dira.
Baldintzak
Udaleko ikastaro eta tailerretan parte hartzeko Hirian erroldatuta egon behar da eta jarduerek eskatzen dituzten baldintzak bete behar dira.
Gogoratzekoa da, jarduera talde bakoitza hainbat erabiltzaile profili zuzenduta dagoela, hala nola: kultura, Aisialdia eta Kirola 18 urte baino nagusiagoak.
Berdintasuna: 18 urte baino gehiago daukaten emakumeak, etxeko lanen trukaketa tailerrerako ezik, horretan gizonek ere izena eman dezakete.
Prezioetan kenkaria edukitzeko eskubidea izanez gero, aurreinskripzioa egiteko epean kreditatu behar da egoera hau, dagokion dokumentazioa barrutiko edozein bulegoetan aurkeztuz. Dokumentazioa aurkeztu ezean, tarifa arrunta ordaindu beharko da.
Era berean, pasa den urtean beharreko dokumentazioa eman zuten pertsona pentsionistek eta adinagatik tarifa murriztuak dituzten pertsonek ez dute oraingo ikastarorako berriro akreditatu beharrik izango.