Agirre lehendakariari buruzko erakusketa Ercilla kalean

uriola.eus 2016ko eka. 14a, 08:30

Argazkia: @juanmariaburto

Jose Antonio Agirre lehendakariaren inguruko Gure izaeraren ispilu erakusketa ikusgai dago Bilboko Ercilla kalean. 

Gure izaeraren ispilu erakusketak ekainaren 19ra arte iraungo du Bilboko Ercilla kalean, bertan, Carlton hotelean hain zuzen, lehen Eusko Jaurlaritza sortu zela 80 urte pasatu direla ospatzeko Udalak antolatutako ekitaldien barruan. 

 

Twitterreko lehen lehendakaria

Eusko Jaurlaritzaren eta lehen lehendakaria izan zen Jose Antonio Agirreren 80. urteurrenean, egunerokoan jaso zuen bidaia gogoratuko dute Twitter sare sozialean, egunez egun eta lehen pertsonan.

Aldi berean, garaiko testuingurua gogora ekarriko dute, II. Mundu Gerra bete-betean harrapatu zuen lehendakariaren beldur, ardura eta pentsamenduen zergatiak azalduko ditugu Facebook sare sozialeko profilean.

‘Twitterreko lehen lehendakaria’ deitu diote ekintzari, Sabino Arana Fundazioko ikerlariei esker egin ahal izango da, beraiek ari baitira eduki horiek zabaltzen, testuingurua azaltzen, aipuak gogoratzen eta Agirre lehendakariak jaso zituen pertsonaien izenen nondik norakoaren berri ematen.

Iturria: www.eitb.eus