Kale itxierak, esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketa iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko eka. 20a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, ekainak 21, asteartea, trafikorako itxi eta esparru publikoa okupatuko da Areiltza doktorearen zumarkaldean, Elexabarri kalean eta Blas de Otero kaleetan. Bestalde, ura moztuko dute Sabino Arana kalean eta Urkixo zumarkalean. 

Bihar, ekainak 21, trafikorako bidea itxiko da Areiltza doktorearen zumarkalean, 55 zenbakiaren parean. Aparkalekura sartu eta irteteko Areiltza doktorearen 45etik jo beharko da 55ekoa itxita egongo delako. Era berean, bihar hasi eta bi hilabetez, Elexabarri kaleko 1. eta 5. zenbakien artean aparkalekuak ere okupatuko dira Sabino Arana urbanizatzeko III. fasearekin hasteko. Bestalde, bihar bertan hasi eta bi hilabetez, Blas de Otero kaleko 61. eta 63. zenbakien artean espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira. Ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute eta oinezkoentzat zabalik egongo da bidea. 

Ur mozketak

Bihar ere, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Sabino Arana kaleko 3tik 9ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta Urkixu Zumarkaleko 96. zenbakietan. Bestalde, 16:00etatik 19:00etara bitartean, Areiltza doktorearen zumarkaleko 32. zenbakian ura moztuko da. 

Udalaren ur-saren lotura-lanak egiteko kenduko da ura.