Gau Zuriak iraun bitartean, bi orduz luzatuko da ostalaritzako lokalak ixteko ordua

uriola.eus 2016ko eka. 16a, 08:00

Ordu bi luzatuko du Udalak ostalaritzako lokalak ixteko ordua Bilbon garrantzi handiko ekitaldiak daudenean edo egun bereziki seinalatuetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak. Beraz, Gau Zuriari begira ere, neurria hau hartuko da.

Luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, "eguneko lokalei" (bestelako ordutegia dute) eta terrazei izan ezik:

• 'Gau Zuria': ekainaren 18an.

• Bilbao BBK Live: uztailaren 7an, 8an eta 9an.

• Aste Nagusian: abuztuaren 20tik 28ra bitartean (kasu honetan, ordutegiaren luzapena “eguneko lokalei” ere aplikatuko zaie).

• Bilbao Night Marathon: urriaren 22an.

• Halloween: urriaren 31n

• Eguberri aurreko epealdia: abenduaren 2tik 10era

• Gabonetan: abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Era berean, Bilbon jai-ospakizunak edo interes turistikodunak egiten direnean neurri hau aplikatu ahal izango du Udalak.