Solea Morente Andaluziako artistak flamenkoaren tradizioaren eta pop-rock garaikidearen arteko fusioa eraiki zuen duela urte batzuk, eta jaialdiko kartela osatzen duten baieztatuko azken izenen artean garrantzitsuena dela adierazi dute antolatzaileek.
Bigarren nobedadea Helsinkitik datorren K-X-P bandaren erritmo anitzeko rock elektronikoa da, space rock, kraut, noise, dark, techno eta pop doinuak erabiltzen baititu. Azkenik, Soledad Velez txiletarra daukagu kartelaren puntan, hirugarren diskoarekin entzuleak zur eta lur utzi ostean, ahots indartsu eta hipnotikoak izango dira nagusi haren kontzertuan.
Hiru talde hauetaz gain, kartela itxiko dituzten taldeak hauek izango dira: John Berkhout boskote gipuzkoarra, Correos talde donostiarra, Them Flying Monkeys portugalgo taldea eta Dekot Euskadi Gaztea Maketa leihaketako irabazleak.
Horrez gain, aurten jaialdiko berrikuntza den Basoa espazioan bi musikari arituko dira: alde batetik, Edu Imbernon artista polifazetikoa, elektro, house eta indie nahasketak egiten dituena; eta bestetik, Javi Green Ibizako DJa.