Zurbaranen jai giroa nagusi asteburuan

uriola.eus 2016ko eka. 17a, 11:28

Gaur hasi eta igandera bitartean auzoko jaiak ospatuko dituzte Zurbaranen. Adin guztiei zuzendutako egitarau zabala prestatu dute, umeentzako jolasak eta tailerrak, mozorro kalejira, bazkari herrikoiak, kirol txapelketak, DJ-ak zein kontzertuak, besteak beste. 

Ekainak 17, ostirala

- 18:30. Koadrillen jaitsiera Txarangazo elektrotxarangarekin (Koadrilen kamisetak eta txapelak eramateko gonbitea luzatu dute Jai Batzordetik). Ibilbidea: Zuazo-La Cabaña-Leña al fuego-MJ-Txosna.

- 20:30. Pregoia eta txupina Zumaiako biribilgunean.

- 20:30. Txosna irekiera Zumaiako biribilgunea.

- 21:00. Txapela jaurtiketa Zumaiako biribilgunean. 

- 21:30. On diskofesta Zumaiako biribilgunean. 

- 01:30. Auzoko DJak (Iker, Ander & Topo Corleona). 

Ekainak 18, larunbata

- 09:30. Txupina.

- 11:00. Tortila eta pintxo lehiaketa. 

- 11:00. Igel txapelketa Degustacion MJn.

- 12:00. 3.0. Argazki txapelketa Zumaiako biribilgunean. 12-16 urte tarteko gazteek #ZurbarangoJaiak2016 traola erabili beharko dute eta argazkian agertu beharko dira topagunean banatuko den objektu batekin. 

- 12:30. Txiki Txef, umeentzako sukaldaritza tailerra (12 urtera arte).

- 14:00. Tortila eta pintxoen aurkezpena.

- 16:00. Bazkalostea (kontzertu akustikoak). 

- 17:00. Mus txapelketa JL tabernan.

- 17:00. Umeentzako moto zirkuitua.

- 17:30. Umeentzako tailerrak: Mad scienceko tailerrak eta Mozorro tailerra, Trauko kaleko oinezkoen gunean.

- 18:30. Mozorro kalejira Trauko kalean. Frogak egongo dira! Ibilbidea: Miño-Fernan-Samari-Corbi-Etxekoa-Txosna.

- 20:30. Mozorro lehiaketa Zumaiako biribilgunean. Photocalla egongo da.

- 21:30. Txapela jaurtiketaren finala.

- 22:00. Play-back lehiaketa.

- 22:30. Txorizo banaketa.

- 23:00. Zirkinik bez taldearen kontzertua.

Ekainak 19, igandea

- 09:30. Txupinazoa.

- 10:00. Ezkonduen eta ezkongabekoen arteko futbol partidua Zurbaran eskolan.

- 11:00. Ongintzako merkatua Paneran.

- 11:30. Euskal Dantzak Begoñazpi taldearen eskutik.

- 13:00. Umeentzako antzerkia: ‘Astokilo, Panta Rhei’.

- 13:00. Zurbarango III. Pintxo Lehiaketa. Bozkatu dastatzen dituzun pintxoak. Pintxo guztiak euro batera salduko dira. Cayena, Cecilio Berria, Coffee, Corbi, Etxekoa, Fernan, La Cuba eta Leña al Fuego tabernek parte hartzen dute.

- 14:30. Herri bazkaria Zumaiako biribilgunean. 

- 16:00. Bazkalostea: Bingoa eta sokatira.

- 17:30. Batukada Zurbarango IGE-k babestuta.

- 19:00. Sarien banaketa eta urdaiazpikoaren zozketa Zumaiako biribilgunean.