Tamil Eelameko proiektuak, Sri Lankako Eelam uhartean, itxaropen handia piztu zuen kapitalismoa gainditu nahi zuten kontzientzietan. Hamarkada batzuetan zehar, herrialde subirano bat kudeatu zuten nahiz eta gerra bortitz bat pairatu behar izan. Gizarteari iraulketa sakona eman zioten: Tamil herriaren eskubide nazionalak defendatu, kasten sistema ezeztatu, lur erreforma integrala egin, emakumeen parte-hartze, ahalduntze eta protagonismoa maila guztietan bultzatu, programa sozialak garatu, multinazionalik gabeko gizartea eraiki… 2009ko maiatzean ilusio hori suntsitu zuen Sri Lankako estatuak Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Indiak babestuta. 150.000 pertsona erailtzen.
Sri Lankako armadak irla osoa konkistatu zuen bortizkeria, odol eta sufrimenduz betez. Herri Auzitegi Iraunkorra bi saiotan, Dublinen 2009an eta Bremenen 2013an, batu zen Sri Lankako sarraskia aztertu eta epaitzeko asmoz. Hor gerra krimenak, gizateriaren aurkako krimenak eta genozidio bat egon zirela adierazi zuen. Gaur egun egoera oso zail batean erresistentzia eten gabe antolatzen ari da berriro. Horri guztiari buruz gehiago ezagutzeko Sri Lankako tamil genozidiaren inguruko Herrien Auzitegi Iraunkorraren kolaboratzaile eta Komite Internazionalistak erakundeko kide bat egongo da eta oso bortitza den film famatua eskainiko dute: No Fire Zone.