Itziar Lakak 'Hitzaz' izenburuko hitzaldia eskainiko du, bertan, hitzen izaeraz hitz egingo du: zer diren, zer identifikatzen dugun hitzen bitartez eta zertaz ez garen konturatzen hitz egiten dugunean azalduz. Hitzaldia euskaraz izango da eta gaztelaniara aldi bereko itzulpena izango du.
A Coruñatik datorren Xurxo Mariñok, aldiz, "¿Para que nos sirve la mente?" izenburuko hitzaldia emango du; gizabanakoen nerbio sistemak zer nolako xehetasunak dituen azalduz. Hau gazteleraz eskainiko du.
Sarrera doakoa izango da bertaratzen direnentzat, beti ere, aurretiaz zentroko informazio gunean eskatuz gero.
Kultura Zientifikoko Katedrak bost urte
EHUren Kultura Zientifikoko Katedra 2010eko urrian sortu zen, unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu ostean. Lehenengo hiletan gerora garatu beharreko programa eta jarduerak prestatzen hasi ziren sortzaileak.
Katedrak antolatu zuen lehenengo ekitaldia 2011ko Darwin Eguna izan zen. Aurrerago, Pere Estupinyaren hitzaldia eta komunikazio zientifikorako mintegia etorri ziren. Beste zenbait ekitaldiren ostean, 2011ko ekainaren 23an Kultura Zientifikoaren Koadernoaren lehenengo oharra argitaratu zuen 'Zientzia eta askatasuna' izenarekin, gaurtik aurrera ospatzeko arrazoi gisa.