Bi pertsona zauritu dira tranbiak eta auto batek talka egitean

uriola.eus 2016ko eka. 17a, 12:41
Argazkia: Luis Calabor @LuisCalabor

Istripua Euskalduna Jauregiaren parean izan da. Tranbiak eta kotxe batek elkar jo dute eta ondorioz, bi emakume zauritu dira; kotxeko kopilotoa eta treneko bidaiari bat. Zerbitzua etenda egon da ordu erdiz Euskalduna eta La Casilla artean; dagoeneko normaltasunera bueltatu da.

10:45 inguru zirenean gertatu da istripua Jesusen Bihotzeko bidegurutzean; Sabino Aranatik zetorren auto batekin trena kolpatu duenean. Ondorioz bi lagun zauritu dira. El Correo agerkariak esandakoaren arabera, kotxeko kopilotoa ospitalera eraman behar izan dute eta treneko bidaiari lekuan bertan artatu. Tranbia kotxeretara eraman dute aurrealdea hondatuta zuelako eta 11:15 arte tren zerbitzua etenda egon da. 

 

Argazkia: Luis Calabor @LuisCalabo