Espazio publikoa okupatuko dute astelehenean Masustegin

uriola.eus 2016ko eka. 17a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, astelehenetik, ekainaren 20tik abuztuaren 26ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Masustegi auzoan. 

Lanak zatika egingo dira, okupatuko den aldean hesiak jarrita aurretiaz. Era berean, ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.

Masustegi auzo osoan zuntz optikoaren kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.