Espazio publikoaren okupazioak eta ur mozketa bat iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko eka. 21a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, ekainak 22, esparru publikoa okupatuko dute Enkarnazio plazatxoan, Mariaren Bihotza plazan eta Artazuriña kalean. Bestalde, ura moztuko dute Pinadia etxaldean. 

Bihartik, ekainaren 22tik hilaren 24ra bitartean, galtzada okupatuko da Enkarnazio plazatxoan, 9-a zenbakiaren parean, elizaren ondoan. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahalko dute.

Garajeko sarreran zintarria jartzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, bihar, 10:00etatik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko da Artazuriña kalean. Aurretiz hesiak jarriko dituzte eta oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.

Segurtasuna dela-eta, zume negarti bat mozteko okupatuko da kalea. 

Gainera, 08:00etatik 11:00etara, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko dute Mariaren Bihotza plazan, 2. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta hemen ere, oinezkoek igarobidea libre izango dute. 

Kasu honetan, ezki bat mozteko hartuko dute neurria.

Ur mozketa

Aldiz, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Pinadia etxaldeko zenbaki guztietan.

Pinadia etxaldeko 5. zenbakian ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.