'Gay Pride’: lau egun harrotasuna, festa eta aldarrikapena zabaltzeko

uriola.eus 2016ko eka. 24a, 09:47

Igandera arte Bilbao Priden "dibertsioa eta aldarrikapena" bilduko dira, LGBT kolektiboaren eta aniztasunaren aldeko ekimen soziokulturala dela erakutsiz. Bilbo, hiriburu gayfriendly bihurtu nahi dute antolatzaileek lau eguneko egitarauarekin, "LGTB komunitatearentzat erreferentea izango den hirian".

Antolatzaileen mezua argia izan da: "Bilbo mailako Pride bat nahi dugu, bai, baina aldi berean hiriak eta pertsona guztiek Prideren alde egin behar dute". Horretarako, hiritarrei dei egin diete HarroBi batzordeko kideek Bilbao Priden parte hartzera. 

Gaurtik (ekainak 23) igandera arte (ekainak 26), lau eguneko "punta-puntako egitarauarekin" gozatzeko aukera izango da. Guztira, 20 ekitaldi baino gehiago izango dira. 'Gay Pride' bilbotarraren erdigunea Marzana kaia izango da, izan ere, kontzertu eta ikuskizun gehienak bertan eskainiko dira. Honez gain, hiriko txoko ezberdinetan kale animazioak, ibilbide gastronomikoak, konferentziak eta sentsibilizazio kanpainak egingo dira, besteak beste.

Aurtengo nobedadeen artean, Ibaizabaleko uretan aniztasunaren alde egingo den 'Ur Parade' desfilea azpimarratu behar da. Kolorez apaindutako hainbat ontzi ibiliko dira ibaian zehar aniztasuna harrotasunez erakusten.

 

Bilboko Gay Harrotasuna 2016 - Egitaraua

Ekainak 23 osteguna

12:00 Kale dekorazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko alea).

12:00 Ibilbide gastronomikoaren hasiera (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko kalea).

19:00 Hitzaldia: Giza eskubideak eta LGBT kolektiboaren erronka berriak. La Bolsa (Pelota kalea 10).

20:00 Erakusketa: Udako gau bateko ametsa (Jujo Ortiz). Lamiak taberna.

20:00 – 21:00 Las tiendas más abiertas (La Salve garagardoaren eskutik).

22:30 Las Fellini + Unai Goikolea Dj (Badulake).

 

Ekainak 24 ostirala

18:00 Sentsibilizazio kanpaina - Bizkaisida (Alde Zaharra).

18:00 Kale animazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko kalea).

20:00 Les Alsborregach Dj (Martzana kaia).

21:00 Trabestien gala (Martzana kaia).

21:30 Ainhoa Cantalapiedra, Yogurinha Borova + Nenita Danger (Martzana kaia).

22:00 Ibai Sanchez Dj (Martzana kaia).

23:00 Tropical Party: Dubos Dj & Unai Goikolea Dj (La Ribera). 

23:30 Asfhord Dj (Badulake).

 

Ekainak 25 larunbata

12:00 Kale animazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko Kalea).

18:00 UrParade – Aniztasunaren aldeko desfilea (Ibaizabal).

18:00 Paula Ezkerraren hitzaldia: Feminismo, trabajo sexual y estigma (7Katu gaztetxea).

20:00 Dubos Dj (Martzana kaia).

20:30 Takoien lasterketa (Martzana kaia).

21:00 Barei, Sandra Love, Las Fellini (Martzana kaia).

21:00 Cabaret (7Katu gaztetxea).

22:00 Unai Goikolea Dj (Martzana kaia).

22:00 Sexu eta genero askapen jaia (7Katu gaztetxea).

22:00 Pollote lasterketa + tarota (Gilda taberna). 

23:00 Mr Korrala (La Korralda). 

23:30 Funny Boys Djs (Badulake).

00:00 Kika Lorace + La Ogra (Sala Play).

 

Ekainak 16 igandea

13:00 Kaleko animazioa eta Ibilbide Gastronomikoaren amaiera (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Frantzisko kalea).

18:00 Gaymer Harrotasuna. Mahai-jokoen zaleen LGBT topaketa Lamiak taberna.

 

bilbaopride.com

@PrideBilbao

facebook.com/bilbaopride