Esparru publikoaren okupazioa Arangoitin eta zirkulazio itxiera Artxandan

uriola.eus 2016ko eka. 23a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, Arangoitiko jaiengatik aparkalekuak okupatuko dituzte auzoan eta larunbatean, ekainak 25, zirkulazioa itxiko dute Artxandan. 

Bihartik, ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean, Arangoitiko lur gaineko aparkalekuak okupatuko dira auzoko jaiak direla eta.

Bestalde, larunbatean, ekainak 25, 07:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, noranzko bietan itxiko dute BI 3741 errepidea (Enekuri-Artxanda), Artxandako kiroldegiaren parean, larrialdiak salbu.

Honako sarrera-irteerak jarri dira inguru horretako auzotarrentzat: 

 

Bilbobusen A7 lineak bikoiztu egingo du zerbitzua 08:00etatik 20:00etara, 30 minutuko maiztasunarekin eta Funikularrak ere zerbitzu berezia izango du.

Spartan Race oztopo-lasterketa egiteko egingo dira antolatzaileek erregulatuko dituzten zirkulazio-etenaldiak.