420 euroko saria jasoko duten zortzi akzesitak hauek izan dira:
• 'Querido acordeon' - Juan Carlos Pichel
• 'Carolina' - Josetxu Villasante de Gaminde
• 'Cuando llegue a Bilbao' - Roberto Gutierrez de Rozas Cadiñanos
• 'Grua Carola' - Aurelio Marroquin Gomez
• 'Los jardines de Bilbao' - Txaro San Juan-Fernando Ibarra
• 'Un tio de Bilbao' - Carlos Terron.
• 'El barbero de Bilbao' - Agustin Ferrero Fernandez
• 'De Urduliz a Bilbao' - Nacho Zarzosa – Enrique Florit
Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko ostiralean (abuztuaren 26an) izango da Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, eguerdian, egun horretako bilbainada kontzertuaren barruan. Sariak Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Udaleko beste kide batzuek banatuko dituzte.
Ohikoa denez, Bilboko Udalak, XXVIII. edizio honetako abesti irabazleak jasoko dituen disko bat argitaratuko du, musikari profesionalek grabatuta. Diskoa Arriaga Antzokian egingo den azaroaren 27ko galan aurkeztuko da. Iazko edizioan, gaztelaniazko lan irabazlea Carlos Terronen 'El Chupinazo' izan zen, eta euskarazkoa, azken hiru edizioak irabazi dituen Jose Maria Larrazabalen 'Bilbao, amets bat'.
Bilbainada lehiaketa, gure hiriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteak igaro ahala. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetan oinarrituta. Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, 20 eta 30 abesti artean aurkezten dira. Azken edizio honetan 25 lan aurkeztu dira.
2016ko epaimahaia
- Ohorezko presidentea: Diego Lopez de Haro jauna.
- Epaimahaiko kideak: Nekane Alonso, Kultura Zinegotzia; Enrique Campos, Nervion Taldeko (TeleBilbao – Radio Nervion) Zuzendaria; Iñaki Uranga, abeslaria; Ana Madariaga, Bilbao Musikako Gerentea, eta Amagoia Loroño Akordeoi Orkestrako zuzendaria.
Saritutako abestiez gain, edizio honetako epaimahaiak Ohorezko Don Diego sari berezia eman die Indarra taldeari eta Mi Bodega tabernari, gure Hirian hain sustraituta dagoen musika genero honi eskainitako laguntzarengatik eta bultzadarengatik eta, Mi Bodega tabernaren kasuan, genero hori bilbotarren eta bisitatzen gaituztenen artean zabaltzeagatik, igande goizetan lokala botxoko abesti horiekin girotuz.