Milaka pertsona biltzen dituen ekitaldia laugarren urtera heldu da eta oraingo honetan hainbat berrikuntza dakar Estropatadak. Urtero bezala, ahate bakoitzak txip identifikatzaile bat eramango du, jabeak ahatearen ibilbidea zuzenean jarraitzeko helburuarekin Bilboko itsasadarrean zehar. Lasterketaz gain, egun osoan zehar beste hainbat ekintza antolatu dira adin guztietako jendearentzat. 11:30etatik aurrera, Bilboko zenbait puntutan umeentzako puzgarriak, kontzertuak, eskaintza gastronomikoa,… egongo da.
Estropatadan parte hartzeko interesatuak ‘WOPato’ tiketa lortzea besterik ez dauka, bost eurotan zenbait komertzioetan saltzen dena.
Aurreko edizioak
Lehenengo ediziotik hona, hasiera batean arrakasta handia lortu zuen ekitaldiak geroz eta jende gehiago bildu du egun solidarioan. 2013ko urriaren 13an burutu zen lehenengo edizioa, 30.000 ahateetako Estropatadarekin. Udaletxetik Itsas Museorako ibilbidea jendez gainezka zegoen, bakoitza haren ahatetxoari jarraika, jai ederra bilakatu zena. Bilboko Gran Vian egun batzuz eta geroago Zubiarten ere dendak ireki zituzten ahateak eta bestelako merchandaising-a saltzeko.
WOP
Walk On Project 2008an hasi zen, Jontxu, 6 urteko ume bati neuro-endekapenezko gaixotasun bat diagnostikatu ziotenean. Jontxuren gurasoak martxan jarri zuten fundazio hau, oso ezagunak ez diren neuro-endekapenezko gaixotasunak ikertzeko dirua lortzea asmoa daukana.