Bilbon hildako txirrindulari baten heriotzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute gaur

uriola.eus 2016ko eka. 24a, 11:02

Ekainaren 1ean izan zen istripua; txirrindulariak eta Bilbobus batek elkar jo zuten Kale Nagusian. Hiru aste koman egon ondoren, aste honetan hil da txirrindularia. Heriotza honen aurrean, Biziz Bizi elkarteak elkarretaratze deitu du gaurko, 19:00etatik 19:15era, Udaletxearen aurrean. 

Oraindik argitzeke daude istripuaren arrazoiak baina asteazkenean jakin zen bertan zauritutako gaztea hiru astez koman egon eta gero hil zela. Biziz Bizi elkarteak adierazi du, Bilbo "autoentzat pentsatutako eta diseinatutako" hiria dela eta horren ondorioatzat hartzen dute heriotza hau, txirrindularien espazioa "ez baitago espaloietan, errepidean baino". 
 
Elkartearen arabera, bide-segurtasun politikaren arrakasta elkarbizitzarako arauekiko "errespetuan" datza. Ondorioz, azpimarratu nahi izan dute era seguruan aurreratzeko maniobraren garrantzia, abiadura moteltzeaz gain, 1,5 metroko distantzia kontuan hartuz. 
 
Txirrindulariaren heriotza salatzeko, Bilboko Hiri Txirrindularien Elkarteak, mobilizazioa egingo du arratsaldeko 19:00etan Udaletxearen aurrean eta Elastiko beltza janzteko deia egin dute.