Mexikoko irakasleen aldeko plataformaren adierazpena:
Mexikon hezkuntza ez da debaldekoa, biziarekin ordaintzen da.
Gaur hemen gauden erakunde sozial eta sindikalak Oaxacako herritarrak majisteritzako langileen borrokarekin bat etortzeagatik jasatzen ari diren errepresioa salatzen dugu.
Borroka hau Hezkuntza erreformaren kontra eta lan baldintza duinen defentsan dihardu. Inposatzen ari diren erreformak Hezkuntza Publikoaren era bateko pribatizazioa eta suntsitzea dakar.
Poliziaren indarkeriaren ondorioz 15 pertsona baino gehiago hil dira, 25 irakasletik gora desagertuak eta ehundaka atxilotu eta zauritu.
Juan Garcia CNTEko (Irakaskuntzako Langileeen Kordinakundea) kidearen arabera mobilizazioak ez dira geldituko eta manifestazio baketsuak antolatzen jarraituko dute Peña Nietoren Gobernuak inposatu nahi dien erreformaren kontra. CNTE Majisteritzako langileen ordezkaritza esanguratsuena duen sindikatua da, 200.000 irakasletik gora dira kideak Mexiko Estatu Federalean. Hogeita hamar urte luze daramatzate beraien aldarrikapenak kalera ateratzen eta gobernuen indarkeriei eta errepresioari aurre eginez. Oraingo aldarrikapenen aurrean berriro ere polizia estatalak eta federalak bortizki erasotu ditu manifestaziak eta elkartasuna adierazten ari ziren herritarrak.
Poliziek erabilitako indarkeria basatia Miguel Angel Osorio barne ministroari leporatzen diogu, Polizia Federalaren indarkeriak protokolo orokorrak eta giza eskubideak betetzen dituela eta ez duela dimitituko adierazi duelako.
Hemen bildu garen eragileak oso kezkatuta gaude mexikar herritarrak etengabe jasatzen ari diren erreprezioa dela eta. Horregatik guztiagatik, Mexikoko Estatu Federalaren Gobernuari eskatzen diogu utz ditzala albo batera herritarren eta majisteritzako langileen kontrako indarkeria eta haien eskaerak kontuan izan daitezen.