Jasotako proiektu gehienak, 269 hain zuzen, internet bidez izan dira aurkeztuak; erregistro bidez aldiz, 33 besterik ez. Bestalde, norbanakoek egin dituzte ekarpen gehienak, 242; elkarteek aldiz, 60 proposamen besterik ez. Azkenik, hasierako proposamen hauetako gehienak 41-50 urte bitarteko jendeak egin ditu.
Proposatutako gaien inguruan, oso anitzak izan dira aurkeztutakoak. Gehienek euskara eta mugikortasuna dute ardatz, bestetik haurrak eta gazteen ingurukoak, irisgarritasunak, hiri-garapena,... izan dira besteak beste gaiak. 302 proposamenak Udalaren web orrialdean aurkeztu ostean, Udaleko sailek proposamenak aztertu eta lehenesteko, Gobernu Batzordeak onartu beharko ditu.
Berrikuntzak
Hainbat izan dira aurten Udalak egindako berrikuntzak aurrekontuen programan. Izan ere, lehen aldiz Udalak 2 milioi euroko erreserba egingo du aurrekontuetara bideratzeko asmoz. Honi ere 12 milioi euroko zenbatekoa gehitu behar zaio Auzokide Planean.