Cesar Pelli Iberdrola dorrea diseinatu zuen arkitektoak BIA saria jasoko du

uriola.eus 2016ko eka. 28a, 08:30

Arkitekto argentindarrak BIA saria jasoko du datorren uztailaren 15ean Bizkaiko arkitektoek eskainia. Epaimahaiaren esanetan, Pellik Bilboko hiriaren birsokuntzan egindako "ekarpen berezia" da sariaren arrazoi nagusia.

Orain dela bi urte Norman Foster arkitekto britainarriak jaso zuen BIA saria, eta oraingo honetan, Cesar Pelli argentindarra izango da saritua. Pellik 165 metro altu den Iberdrola Dorrea diseinatu zuen, "hiriaren bisorkuntza lortzeko egin diren akzio desberdinen artean, pieza garrantzitsuenetarikoa", epaimahaiaren ustez. 

Cesar Pelliren obra arkitektonikoa e"raikuntzan erabilitako dotoretasun eta neurritasunagatik" da nabarmena, baita "zenbait material nahasteko eragatik", beira, harria eta metala batik bat. Bere bizitza osoan 80 proiektu baino gehiago eraman ditu aurrera, besteak beste, Kuala Lumpurren egindako Petrona Dorreak.

Datorren uztailaren 15ean entregatuko zaio Pelliri saria Iberdrola Dorrean ospatuko den gala afari batean.