Bilboko Udalak Europako hirietatik datozen gomendioak aztertu eta bere eredu propioa finkatuko du mugikortasun jasangarriaren politiken gaietan. Plana urtebeteko epean osatzeko asmoa dauka, datozen urteetan bideratuko dituen "iparrorratz" modura jo du Udalak mugikortasun jasangarriaren plana.
Plana gauzatzeko prozesua bina mailatan zatitu dute: alde batetik diagnostiko teknikoa eta bestetik, parte hartzeko prozesua. Lehenengoak diagnostiko teknikoa zertan datzan erakutsi eta ebaluatuko duen bitartean, biharrenak espazio eta elkarte ezberdinetara ailegatzeko neurriak jasoko ditu.
5.000 inkesta guztira
Datozen egunetan 5.000 inkesta egingo dituzte etxerik etxe bilbotarren artean. Bertan, mugikortasunaren arloan dituzten ohiturak galdetuko zaizkie inkestatuei.
Ausaz aukeraturiko helbideak izango dira inkestatuak, gutuna baten bidez iragarriak izango direnak. Gutunetan bete beharreko inprimakiez gain, bete behar dutenaren jarraibideak egongo dira.