La Coral de Bilbao Meets Bilbao BBK Live deituriko emanaldi eskainiko du gaur Campos Eliseos antzokian. Bertan, Bilbao BBK Live festibalean parte hartu duten taldeen kantuak abesbatz formatura moldatuta abestuko dituzte, Bilboko Elkarte Koralak babestua. Besteak beste, Arcade Fire, Pixies, Foals, Metallica edota Depeche Moderen abestiak interpretatuko dituzte.
Urtero egiten den ekitaldi honetan, aurtengo edizioan Urko Sangroniz arituko koralaren zuzendari lanetan. Berak gidatuko ditu Euskeria abesbatza eta K-Banda. Helburu nagusia Kobetamendin bizi den giroa hirira jaistea izango da festibalak irauten dituen hiru egunetan.