E1 linea 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik, kontzertua hasi baino ordu bat lehenago, 18:00etan alegia. Emanaldia amaitzean, Bilbao Arenako geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak 10 minutuz behin.Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Horretaz gain, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11 zenbakian.