Esparru publikoaren okupazioa Leizaola Lehendakariaren kalean eta ur mozketa Harrobia plazan

uriola.eus 2016ko ekainaren 29a

Udalak jakitera eman duenez, bihar, ekainak 10, osteguna, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Leizaola Lehendakariaren kalean eta ura moztuko dute Harrobi plazan.

10:00etatik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekua okupatuko dituzte Leizaola Lehendakariaren kalean, 9. zenbakiaren parean. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahalko dute. 

Tresneria eraikin batera igotzeko okupatuko da espazio publikoa.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Harrobi plazako 1. zenbakian. Udalaren, ur-sarean lotura-lanak egiteko hartuko dute neurria.