TAO zerbitzuak udako ordutegia jarriko du martxan bihartik aurrera

uriola.eus 2016ko ekainaren 30a

Bihartik abuztuaren 31ra bitartean Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegia jarriko du martxan. Uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da TAO zerbitzurik egongo.

Abuztuan zerbitzua astelehenetik ostiralera egongo da, 09:00etatik 13:30ak arte. Arratsaldeetan ez da aparkatzeagatik ordaindu behar izango. Bestalde, uztailaren 4an eta 25an eta abuztuaren 15ean eta 26an jaiegunak direnez gero, ez da TAO zerbitzurik egongo egun osoan.