Espazio publikoaren okupazioak eta ur mozketak iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko uzt. 5a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, uztailak 6, esparru publikoa okupatuko dute Diaz Enparanza Doktorearen kalean eta Basurtuko Kaputxinoen inguruan. Era berean, ura kenduko dute Uribarri kalean eta Montaño etxaldean. 

Bihartik, hilaren 8ra, 08:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, espaloia itxiko eta galtzada okupatuko dute Diaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean. Oinezkoen zirkulazioa espaloitik desbideratuko da eta aldizka emango zaie bidea semaforoen bitartez. 

Zirkulazio etenaldia, saneamendu lanek eragingo dute.

Era berean, bihar hasi eta uztailaren 10era, aparkalekuak kenduko dituzte Basurtuko Kaputxinoen kaleko 2, 4 eta 6 zenbakietan; eta Luis Briñas eta Felipe Serrate kaleen arteko bidegurutzean.

BBK Live Jaialdirako autobusen geralekua egokitzeko kenduko dira aparkalekuak. 

Ur mozketa

16:00etatik 18:00etara bitartean, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Uribarri kaleko 19 bis zenbakitik 29ra bitarteko bakoitietan eta Montaño etxaldeko zenbaki guztietan. 

Hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.