Ura kenduko dute bihar Autonomia inguruan

uriola.eus 2016ko uzt. 6a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, uztailak 7, osteguna, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Autonomia inguruan. 

Hain zuzen ere, neurria, Autonomia kaleko 57tik 73ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Pablo Alzola kaleko 2. zenbakian; eta Sabino Arana etorbideko 44tik 61era bitarteko zenbakietan hartuko da.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.