Bilbao BBK Live 2016

BBK Live jaialdia dela eta ordu bi luzatuko dute ostalaritzako lokalek ixteko ordua

uriola.eus 2016ko uzt. 6a, 09:00

Bihar abiatuko da 2016ko BBK Live jaialdia eta igandera arte luzatuko da. Ondorioz, Udalak bi orduz luzatuko du ostalaritza lokalak ixteko ordua, Bilbon garrantzi handiko ekitaldiak daudenean edo egun bereziak direnean egin ohi duen bezala. 

Berez, luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, "eguneko lokalei" (bestelako ordutegia dute) eta terrazei izan ezik:

• Bilbao BBK Live, uztailaren 7an, 8an eta 9an.

• Aste Nagusian, abuztuaren 20tik 28ra bitartean (kasu honetan, ordutegiaren luzapena “eguneko lokalei” ere aplikatuko zaie).

• Bilbao Night Marathon, urriaren 22an.

• Halloween, urriaren 31n.

• Eguberri aurreko epealdia, abenduaren 2tik 10era.

• Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Era berean, Bilbon jai-ospakizunak edo interes turistikodunak egiten direnean neurri hau aplikatu ahal izango du Udalak.