2015/16 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko 60 ikastetxetan, Kutxabanken bitartez 'Bizitzarako finantzak' izeneko ikasgaia eskaini dela jakitera eman dute sindikatuek. Guztira, 1.250 ikasleri.
Hurrengo ikasturtean, "2.000 ikaslerengana heldu nahi dute Hezkuntza Sailaren oniritziarekin". LABen arabera, "oso kezkagarria da entitate pribatu bat EAEko hezkuntza sisteman aritzea".
Kontzentratzioa
Gaur, uztailak 7, 'Kutxabank eskolatik at' exijitzeko kontzentrazioa egin dute ELA, LAB eta STEILAS sindikatuetako kideek 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren aurrean.