Ekomartxa Bilbotik abiatuko da larunbatean, 'Pedalei eragin planeta hozteko'

Erabiltzailearen aurpegia Ekologistak Martxan 2016ko uzt. 15a, 09:25

Ecologistas en Accion erakundeak antolaturiko VI. Ekomartxak kantauriar kostaldea zeharkatuko du Bilbotik hasi eta Xixoneraino, bihartik, uztailaren 16tik 30era bitartean. Euskal Herrian, borroka antinuklearraren 40. urteurrena dela eta, omenaldia antolatu dute (Lemoiz, uztailak 16) eta kostaldearen kutsadura industrialaren aurkako elkarretaratzea (Petronor, Muskiz, uztailak 17).

Ecologistas en Accion konfederazioak eta Ekologistak Martxanek antolatzen duten Ekomartxaren VI. edizioak bihar larunbata hasi eta 15 egunetan zehar kantauriar kostaldeko hainbat herri eta paisaia zeharkatuko ditu, uztailaren 30ean Xixonen amaituz. 'Pedalei eragin planeta hozteko' lelopean, ibilbide honen helburu nagusia aldaketa klimatikoak kostaldean duen eraginaz kontzientziatzea eta jasangarria ez den hazkundea salatzea da, baita bertako balio naturalez gozatzea ere.

 

Ekintza aldarrikatzaileak

VI. Ekomartxa Euskal Herrian hasi eta bertan emango ditu lehenengo hiru egunak. Partaideak gaur, uztailak 15 iritsiko dira eta Bilboko Alde Zaharreko Ekoetxean leku izango duen ekitaldi baten bitartez emango zaie ongietorria.

Bihar, ekingo zaio lehenengo etapari Bilbotik atera eta Lemoizera iritsiz. Bertan, Euskal Herriko borroka antinuklearrari homenaldia eskeiniko zaio 13:30ean, Lemoizen aurka, 'Nuklearrik gabeko euskal kostalde baten alde' lelopean duela 40 urte izandako lehenengo manifestazioa gogora ekarriz (Plentzia, 1976ko abuztua). Ondoren Bilboraino egingo dugu buelta, bertan gaua pasatuz.

Igandean, uztaileak 17, etapa ezkerraldetik zehar abiatuko da Muskizeraino. 13:30ean Petronor findegiaren aurrean, industria honek kostaldean eragiten duen kutsadura eta bestelako inpaktuen aurkako salaketa egingo da Anti-Coke koordinadorarekin batera antolaturiko ongietorri ekitaldia eta elkarretaratzearen bidez.

Ekologistak Martxanek parte hartzera animatu nahi du mundu guztia: "Lemoizeko zentral nuklearraren eraikuntza bertan behera uztea ahalbidetu zuen borroka ospatu eta oraindik ere bestelako arrisku nuklearrak (Garoñako zentral nuklearra bereziki) eta kostaldean eragin bortitza duten industria zein hirigintza jarduerak badirela gogora dezagun". 

 

Bizikleta egitaraua

Uztailak 16, 1. etapa: Bilbo – Lemoiz – Bilbo

9:00 Bilbo (irteera Arenaletik) – 10:30 Getxo – 12:00 Plentzia – 13:30 Lemoiz, zentral nuklearra (Euskal Herriko borroka antinuklearraren 40.urteurrena dela eta. Homenaldia) –15:00 Gorliz (bazkaria) – 17:30 Gorliz (irteera) – 18:30 Sopela – 19:30 Bilbo (paseoa hiritik eta etapa amaiera).

 

Uztailak 17, 2. etapa: Bilbo – Muskiz

9:30 Bilbo (irteera Arenaletik ) – 11:00 Barakaldo (hamaiketakoa Txoznetan) – 12:00 Portugalete – 12:30 Abanto-Zierbena (La Galdamesa bide berdea) – 13:30 Muskiz (Petronorren kutsaduraren aurka Anti-Coke koordinadorarekin bat) – 14:30 La Arena Hondartza (bazkaria).

Arratsaldean txangoa egingo dugu Zierbenara Superportuak ingurumenean dituen eraginak ezagutzeko.

 

Uztailak 18, 3. etapa: Muskiz – Laredo

9:00 Muskiz (irteera Meatzaritik) – 9:30 Pobeña – 10:30 Kobaron (Kantabriaruntz).

 

www.ekologistakmartxan.org