Aste Nagusia 2016

Patxo Telleria eta Gisele Felli Gorritxo izango dira aurtengo Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera

uriola.eus 2016ko uzt. 8a, 09:12

Argazkia: Tartean Teatroa - Bilboko Konpartsak

Aho batez izendatu du Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Patxo Telleria aktore, gidoilari eta zuzendaria 2016ko Aste Nagusiko pregoilaria. Aurtengo txupinera, berriz, Komantxe konpartsako Gisele Felli Gorritxo izango da. 

Jai Batzordeak Patxo Telleriak aktore, zinema zuzendari, gidoilari, dramagile eta antzerkigile gisa egindako lana aitortu nahi izan du pregoilari gisa hautatuta.

Patxo Telleria (Bilbo, Bizkaia, 1960) 80. hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako aktore lanak egiten. Antzezlanak idatzi ditu baita telebistarako eta zinemarako gidoiak ere. Bere karrera osoan zehar sari asko jaso ditu eta, iaz, Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunean, Mikel Martinezekin batera, egindako lanagatik omenaldi bat eskaini zion.

Bilboko Konpartsek, berriz, Gisele Felli Gorritxo, Komantxe Konpartsako kidea aukeratu dute 2016ko Aste Nagusiko Txupinera. "Gurutzetan jaioa Orwell Aroko 2. urtean (1986 AD), lanbidez noraezean dabilen prekarioa eta betiereko ikaslea da Gisele", konpartsek jakitera eman dutenez.  

 

www.bilbokokonpartsak.com