Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko bigarren kanpaina abiatu dute

uriola.eus 2016ko uzt. 11a, 08:00

Gaur, uztailak 11, hasi eta hilaren 17ra arte, igandea, Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) inguruko 2016ko bigarren kanpaina jarri du abian, Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.

Pneumatikoen egoerari eta higadura-mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimen honen helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.

Udaltzaingoaren Trafiko eta Koordinazio Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira.

 


Aurtengo aurreko kanpainako datuak 

2015ean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko hiru kanpaina egin ziren. Udaltzaingoak 980 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako 132 ibilgailuri, hots, %13,5ri, salaketa jarri zitzaien IAT epe barruan ez pasatzeagatik.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko aurtengo lehenengo kanpaina martxoan egin zen. Kanpaina horretan, Udaltzaingoak 88 ibilgailu ikuskatu eta 18 salaketa jarri ziren IAT epearen barruan egin gabe zutelako.