Telleriak gehitu du, ez zuela inoiz pentsatu pregoilari izango zenik eta oraindik ere ez duela ideiarik buruan Arriagako balkoira aterako den unerako: “Proiektu bati ekitean ziurtasun eza ematen da, beharrezkoa dena, eta beraz ez duzu zure burua behartzen. Hilabete luze falta da eta beraz, ereduak begiratuko ditut nireari ekiteko”.
Aste Nagusiari begira argi dauka: “Fisikoki kafe asko edango dut eta psikologikoki mentalizatu beharko naiz horrelako aste intentso bat pasatzeko”.
Patxo Telleria (Bilbo, Bizkaia, 1960) 80. hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako aktore lanak egiten. Antzezlanak idatzi ditu baita telebistarako eta zinemarako gidoiak ere. Bere karrera osoan zehar sari asko jaso ditu eta, iaz, Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunean, Mikel Martinezekin batera, egindako lanagatik omenaldi bat eskaini zion.