Espazio publikoaren okupazioak gaur eta bihar Juan de Garay eta Barroeta Aldamarren

uriola.eus 2016ko uzt. 11a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, gaurtik hasita, espaloia eta galtzada bat okupatu eta errei bat itxiko dute Juan de Garay kalean. Aldiz, bihartik hasita, espaloia itxi eta aparkalekuak erreserbatuko dira Barroeta Aldamar kalean.

Gaurtik uztailaren 22ra bitartean, espaloia eta galtzada okupatu eta errei bat itxiko dute zirkulazioaren noranzko batean Juan de Garay kaleko 35, 37 eta 39. zenbakien artean. Gainera, 15 metro utziko dira libre autobus-geralekurako.

Saneamendu-sarea kanalizatzeko okupatuko dute espazio publikoa.

Bestalde, bihartik, uztailaren 12tik 26ra bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak erreserbatu eta espaloia itxiko da Barroeta Aldamar kalean, 6. eta 8. zenbakien artean. Ibilgailuek etengabe zirkulaztu ahal izango dute.

Kanalizazio-lanak egiteko okupatuko da espazio publikoa.