Ondoz ondoko bigarren urtez, piroteknia guztiak Nazioarteko Lehiaketan sartzen dira eta sari desberdinak lortzeko aukera dute: epaimahaiarena eta publikoarena. Beraz, erakusketako egun bakarra, hilak 27a, larunbata izango da Astondoak antolatutako ikuskizunarekin.
2016ko Aste Nagusiko su artifizialen XXVI Villa de Bilbao Nazioarteko Sariak El Corte Ingles, Euskaltel, eta El Correo enpresen babesa du eta aurten bi kategoriez osatutako saria egongo da: epaimahaiaren saria, adituez osatua eta publikoaren saria, herritarrek edo ekitaldira hurbiltzen den edonork bozkatuz. Parte hartzen dutenek Udaleko Jaien Sailan egingo den lehiaketa publikoan parte hartuko dute. Bost sari zozketatuko dira.
Jendaurrekoaren sariaren oinarriak jarraian zehazten dira:
Epaimahaiaren saria
Lehiaketako epaimahaia Erakundeak izendatutako pertsona adituez osatua dago. Epaimahaiko kideek egun horretako su artifizialak amaituta, ikuskizuna baloratuko dute. Ezaugarri hauek kontuan izango dituzte: esparruaren okupatze edo betetzea, purutasuna, intentsitatea, distira eta koloreen iraunkortasuna, aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfekzioa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoritatea, inguruarekiko konjuntzioa, originaltasuna, erritmoa eta onarpena jendaurrekoaren partetik. Sariak abuztuak 28an, igandean, jakinaraziko dira Aste Nagusia bukatu baino lehen.
Saria: Txapela eta Trofeoa
Jendaurrekoaren Saria
Herritar guztiek bere botoa igorri ahal izango dute formula desberdinen bitartez eta Lehiaketako babesleek emandako sari desberdinak lortzeko aukera izango dute.
A) Internet: Internet bidez bozkatu ahal izateko, erabiltzaileak bere datu pertsonalak bete beharko ditu (Izena, Abizenak, NAN eta telefono zenbakia). Ezin izango du NAN berarekin piroteknia-enpresa berdina bozkatu. 'On line' bozkaketak piroteknia-jaurtiketa bakoitzeko 48 ordu igaro ostean botoa ematen ahalbidetzen du. Hainbat esparru bozkatu ahal izango dira (kolorea, efektuak, etab.) eta batezbestekoa egingo da. Botoa eman ondoren, erabiltzaileak bere botoari dagokionez alderdi hauetako batezbestekoa ikusteko aukera izango du denbora errealean.
'Bozkaketen saila' orrialdera honako helbidearen bitartez sar daiteke http://gozatueuskaltel.com/bilbokosuak/
B) Mugikorraren aplikazioaren bidezko botoa: Bilbao Aste Nagusia 2016 mugikor app-a erabiltzeko aukera egongo da (App Store, Google Play edota ‘www.bilbaoastenagusia.eus”-en eskura). Bozkaketa 'Suak' sailetik zuzenean eta dohainik egiten da. Gustokoa duzuen piroteknia-enpresa aukeratzea besterik ez da egin behar eta nahi den puntuazioa eman (1etik 10erainoko puntuaketa). Ondoren, 'Piroteknia bozkatu' sakatu. App-aren bidezko bozkaketak asteko edozein egunetan egin ahal izango dira, zabalik egongo den epe barruan. Piroteknia bakoitzeko behin bakarrik bozkatu ahal izango da.
C) Kupoiaren bidezko botoa: El Correo egunkarian kupoiak argitaratuko dira 2016ko abuztuaren 22a, 23a, 24a, 25a, 26a, 27a, eta 28an.
D) Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko facebook webgune ofizialaren bidezko botoa (https://www.facebook.com/bilbaofestak): Facebook webgunearen bidez bozketa egiteko, Galdera aplikazioa erabiliko da. Horren bitartez, sare sozialaren erabiltzaileek 2016ko Aste Nagusiko Erakustaldi Kategoriako Su Artifizialen piroteknia onena hautatzeko aukera izango dute egunero parte hartzen duten piroteknien izenak agertzen baitira. Aplikazio honen bitartez parte hartzen duen pertsona bakoitzak boto bakarra igorri ahal izango du. Bere botoa oker egotekotan altu ahal izango dute. Irabazleen datuak “El Correo” egunkarian argitaratuko dira 2016ko irailaren 25a eta 28a bitartean.
Eskaintzen diren sariak eta utzita dauden lekua hurrengoa da:
• Municherako bidaia bi pertsonentzako, 4 eguneko iraupenarekin (hiru gau). Hegazkinaren joan-etorriak eta aireportua/hotela/aireportua lekualdaketak barne. Alojamendua+gosaria.
• Pariserako bidaia bi pertsonentzako, 4 eguneko iraupenarekin (hiru gau). Hegazkinaren joan-etorriak eta aireportua/hotela/aireportua/ lekualdaketak barne. Alojamendua+gosaria.
• Pragarako bidaia bi pertsonentzako, 4 eguneko iraupenarekin (hiru gau). Hegazkinaren joan-etorriak eta aireportua/hotela/aireportua/ lekualdaketak barne. Alojamendua+gosaria.
• Lisboarako bidaia bi pertsonentzako, 4 eguneko iraupenarekin (hiru gau). Hegazkinaren joan-etorriak eta aireportua/hotela/aireportua/ lekualdaketak barne. Alojamendua+gosaria Mundial Hotelean.
•Kexaako Los Arcos de Quejana Hotelean egonaldia 3 egunez/2 gauez, mantenu erdiko egonaldia.
Bidaiak egiteko datak 2016ko irailaren 15etik abenduaren 21era arte izango dira. Bidaiak ezin izango dira beste bidai edo produktu batez trukatu. Bidaia transferiezina eta trukaezina da daukan balore ekonomikoarengatik. Bidaiak El Corte Inglesek antolatu eta ordainduko ditu. Bestalde, Euskaltelek sari desberdinak emango ditu eta zozketa irailaren 30a baino lehen egingo du.
Botoa emateko egunak hurrengoak dira:
• Abuztuaren 20a Fireworks Lieto S.R.L. (Italia): bozkatu ahal izango da ikuskizunaren amaieratik hilak 22a, gaueko 00:00ak arte.
• Abuztuaren 21a Pirotecnia Marti, S.L.: bozkatu ahal izango da ikuskizunaren amaieratik hilak 23a, gaueko 00:00ak arte.
• Abuztuaren 22a Jubilee Fireworks Ltd (Erresuma Batua): bozkatu ahal izango da ikuskizunaren amaieratik hilak 24a, gaueko 00:00ak arte.
• Abuztuaren 23a Pirotecnia Xaraiva, S.L.: bozkatu ahal izango da ikuskizunaren amaieratik hilak 25a, gaueko 00:00ak arte.
• Abuztuaren 24a Feuerwerke Jost (Austria): bozkatu ahal izango da ikuskizunaren amaieratik hilak 26a, gaueko 00:00ak arte.
• Abuztuaren 25a Hermanos Caballer, S.L.: bozkatu ahal izango da ikuskizunaren amaieratik hilak 27a, gaueko 00:00ak arte.
•Abuztuaren 26a Pirotecnia Zaragozana, S.A.: bozkatu ahal izango da ikuskizunaren amaieratik hilak 28a, gaueko 00:00ak arte.
Su artifizialen egutegia
Suak gaueko 22:45tan hasiko dira, Aste Nagusiko beste ekitaldi batzuen bukaera-ordutegietara egokitzeko.
Nazioarteko lehiaketa faseko piroteknia-enpresak abuztua 20-26
Abuztuaren 20a. Lieto Fireworks S.R.L (Italia)
Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortutako Viscianoko enpresa (Napoles). Haiek jaientzako piroteknia tradizionala bezala deskribatzen dira, piromusicalentzat, gabarretatiko ikuskizunak eta formatu handiko ekitaldientzat. Enpresa berritzailea da diseinuan eta bere produktuen fabrikazioan eta ikuskizun-diseinuan ere.
Parte hartu du Kanadako (Ottawa, Quebec, Toronto) nazioarteko lehiaketetan, USAn (Miami) Alemanian (Hannover, Bavaria) Frantzian (Cannes) eta Maltan.
Abuztuaren 21a Pirotecnia Marti (Borriana-Castello)
1868an Jose Marti Uso Jaunak sortutako enpresa eta gaur egun bere hereniloba Reyes Marti gerente gisa dabil. Mota guztietako ikuskizunak egiten eta diseinatzen ditu; mascletasak, piromusicalak eta bezeroentzako ekitaldi bereziak. Antzerki-taldeekin lan egiten du haientzako produktuak egiten.
Abuztuaren 22a. Jubilee Fireworks (Erresuna Batua)
Kingswinforden 1987an sortuta, West Midlandsek "Perfekziorekin dugun pasioa gure sendotasunik handiena da" adierazi du. Ikuskizun bikainak diseinatzen ditu edozein formatutan, estadioetan, piromusicalak...
Montrealgo Su Artifizialetako Nazioarteko Lehiaketako 2015 Urreko Jupiter Sariko irabazlea da. Sari honek nazioarteko egutegi piroteknikoko garrantzitsuenetarikoa da.
Abuztuaren 23a. Pirotecnia Xaraiva (Verin-Ourense)
1960an sortutako enpresa familiarra, sortzen eta diseinatzen dituen produktuen kalitatean hazi dena eta soinua eta argia batzen dituzten diseinuekin publiko guztia hunkitzea lortu du. Bere ikuskizunetan zigilu galiziarra jartzen du tximistargi segidekin, Espainiako iparraldean eta Portugalean tipikoak diren efektuak.
Azken urteetan nazio-lehiaketetan parte hartu du eta 2015ean Burgoseko eta Iruñeko lehiaketetan lehen saria lortu zuen.
Abuztuaren 24a. Feuerwerke Jost (Austria)
1996an sortuta, Deutsch-Wagram-en aurkitzen da enpresa hau.
Nahiz eta gaztea izan, mota guztietako ikuskizunak diseinatzen, estadioetarako, produktu aurkezpenerako, piromusical-etarako, barneko piroteknia, su barrokoetarako. Talde dinamikoa eta sortzailea da eta bere ikuskizunekin ustekabean harrapatzea nahi du.
Nazioarteko lehiaketetan parte hartu du "2014 Ignis Brunensisa" Brnoa (Txekia Errepublika) edo 2015eko International Fireworks Warsaw festibala bezala hirugarren sariarekin.
Abuztuaren 25a Hermanos Caballer S.L. (Almenara-Castello)
Josek eta Jorge Caballerek 2001ean sortuta. Bi anaiek 15 urte baino gehiagoko esperientzia dute sektorean eta Caballer adarratik datos, zeinen lehen izena bere birraitona Vicente Caballer Calatayud izan zen. Mascletasak, gaztelu tradizionalak, piromusicalak, ikuskizun multimediak... enpresa honek indar askoko ikuskizunak diseinatzen ditu.
Pasadan urtean Tarragonako Nazioarteko Lehiaketako lehen saria lortu zuen eta hori dela eta 2016ko Bilboko Lehiaketan plaza bat irabazi zuen.
Abuztuaren 26a. Pirotecnia Zaragozana (Garrapinillos-Zaragoza)
1860an sortutako enpresa familiar honek belaundaldiz belaunaldi dihardu suak egiten.
Kalitate handiko produktuak bidaltzen ditu Europara eta Kanadara. Oraintsu ehun urte dituen Etienne Lacroix Ruggieri talde frantsesean sartzea lortu du eta 2016an leku askoko zeruak argituko ditu
Ospea duten Montreal (Canada), Cannes (Frantzia), Monako eta Berlin-eko (Alemania) nazioarteko lehiaketetan parte hartu du.
Abuztuaren 27a amaiera. Pirotecnia Astondoa
2009ko lehiaketako irabazlea. 1885. urtean sorturiko enpresa da. 2015ean bere 130. urteurrena ospatuko du. Enpresa sortu zenetik, Berrikuntza eta produktu berrien bilaketa merkatuan dira Areatzako enpresa familiar honen ardatzik nagusienak. Bere zerbitzuen artean, sormenezko ekitaldi eta ekitaldi tradizionala, eraikinen argiztapena, estadioetako ikuskizunak, aholkularitza eta efektu bereziak daude. ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak dituzte. Bere erreferentzien artean, Bilboko Guggenheim-aren eta Euskalduna Jauregiaren inaugurazioa daude.