Bilboko Konpartsok motoreak berotzen hasiak gara. Oso gutxi falta da Mari Jaiaren bisita jasotzeko eta jada Aste Nagusia airean usaintzen dugu. Horregatik Konpartsakide eguna ospatzen dugu zapatu honetan. Urtero bezala 29 konpartsetako kideok jaiari agurra egingo diogu.
Usain ederra da Aste Nagusiarena... goxoa... sakona... alaia... Jai herrikoien usaina da nabaritzen duzue? Baina jai herrikoiak benetakoak izateko badago oinarri bat ezinbestekoa bermatu behar dena eta Bilboko Konpartsetatik gaurdanik abisu bat bota nahi dugu: emakumeok libre bizi behar ditugu jaiak, bestela ez dira jai herrikoiak izango, bestela ez dira jaiak izango. Gure abisua argia eta garbia da: Aste Nagusian ez ditugu erasotzaileak onartzen! Ez jai gunean ezta gure hirian ere!
Es un olor especial el de Aste Nagusia... dulce... intenso... alegre... es el olor de las fiestas populares, lo notáis? Pero para que sean unas verdaderas fiestas populares tienen que mantener una base imprescindible y Bilboko Konpartsak quiere lanzar un aviso desde hoy: las mujeres tenemos que vivir libres las fiestas, sino no serán fiestas populares, sino no serán fiestas. Nuestro aviso es claro: ¡No admitimos agresores en Aste Nagusia! ¡Ni en el recinto festivo ni en nuestra ciudad!
Oinarrizko ideia hau argituta bagoaz berriro Aste Nagusiaren usain goxoekin: hementxe gaur ikusten dituzuen piperren lurrina bezain goxoa izango da aurtengo Aste Nagusiarena. Piper hauek zapatu honetan dastatu ahal izango dituzue 12etan banatuko ditugulako Bilboko Areatzan, baserriko tomateekin batera.
Bilboko konpartsetatik slow food filosofiapean ibilbide luzea egina dugu eta honek gure gertuko produktuei lotzen digu ezinbestez. Beraz euskal lehen sektoreko lagunei lotzen gaitu ere bai, gure gertuko ekoizleekin bat egiten dugulako filosofia honekin, kilometro zeroaren aldeko lagunak gara gu. Hauxe oso ondo azalduko digu Joana Tellok Hazi Fundazioko kidea dena eta konpartsekin batera bai zapatu honetan zein Aste Nagusian filosofia honen garapena egingo dutenak.
El rico olor de estos pimientos se hará más real este sábado a las 12 cuando los repartamos en el Arenal junto a tomates de baserri. Porque desde Bilboko Konpartsak tenemos un largo recorrido bajo la filosofía slow food, recorrido que nos une a nuestros productos de cerca. Y que nos une a los compañeros y compañeras del primer sector de Euskal Herria, porque ahi nos encontramos con nuestros productores cercanos, unos y otras estamos a favor del kilómetro cero. Esto nos va a explicar perfectamente Joana Tello de la Fundación Hazi, que junto a las konpartsas trabajan esta filosofía tanto este sábado como en Aste Nagusia.
Eta gastronomiarekin jarraituz Konpartsok ematen dugun Aste Nagusiaren aurreko urrats honetan gure arteko pintxo lehiaketak garrantzi berezia duela gogoratu nahi dugu. Aurten erabiliko ditugun osagaiak: hegaluzea, baserriko piperra eta kalabazina izango dira, eta eguerdiko 13:30etan aurkeztuko ditugu Arenalan. Azalpen teoriko-praktikoa gure Gastronomikoko lagunek emango digute, Makilako Kofradiaren bitartez. Pedro Prieto azalduiezu!
Eta amaitzeko, urtero bezala egun osoan zehar jai ederra izango dugula gogoratu: umeentzako tailerrak, puzgarriak eta piszinarekin hasiko gara, pintxoen sari banaketa egingo dugu konpartsen arteko bazkaria baino lehen, jarraian Trikizio taldearekin erromeriaz gozatzeko eta 19:30etan 7 kaleetara sartuko gara Orkresta Elektrotxarangarekin kalejira zoroan.
Badator badator... airean usaintzen da... Aste Nagusia bakarra dago 10 gauekoa munduan!!