Oporretan bai, baina ez geldi

uriola.eus 2016ko uzt. 29a, 10:23

Irudia: Quino (www.todohistorietas.com.ar)

Atseden hartzeko ordua heldu zaio URIOLAko lantaldeari. Oporretan albisteak zabaltzen jarraituko du, URIOLAko Komunitateko kideen ekarpenekin. 

Abuztuko bigarren astean itzuliko da URIOLA berriro ere %100ean lanera. Aste Nagusiaren aurreko astetik ekingo dio aurtengo jaietako berri emateari. 

Bitartean, indarberritzeko jaiegun batzuk hartuko ditu lantaldeak. Hiru aste hauetan URIOLAko Komunitateak martxan jarraituko du, kideen ekarpenak zabalduz. 

Laster arte!