Aste Nagusia 2016

Bunbury eta Gente de Zona Aste Nagusiko azken orduko ekarpenak

uriola.eus 2016ko uzt. 22a, 09:00

Argazkia: ·S

Bilboko Udalak Gente de Zona, Marc Anthonyrekin batera La Gozadera ospetsuagatik famatua, eta Enrique Bunburyren kontzertuak ziurtatu ditu Abandoibarra eta Europa Parkeko kontzertuen zerrendan. 

www.flickr.com/photos/track24

Enrique Bunbury Abandoibarrara iritsiko da Aste Nagusian agertoki horretan izango den musika-eskaintza osatzeko. Saioa hilaren 26an, ostirala, 23:30ean izango da, Tour Mutaciones 2016ren geldialdi bat izango da.

Gune berean, abuztuaren 23an, asteartea, 23:30ean, Zinema ahotsak kontzertua izango da. Bertan Ainhoa Arteta izango da, Iñaki Salvadorrekin batera pianoan, Ainhoa Zubillagaren ahotsarekin eta Marco de Propisek zuzenduko duen Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS).

Urko (Josean Larrañaga) Jose R. Pascual Vilaplanak zuzendariaren eskuetan dagoen Bilboko Udal Bandarekin batera agertuko da Guggenheim Museoaren zelaigunean abuztuaren 21ean, igandea, 23:30ean Herrikoi ikuskizunarekin. Aste Nagusiko kontzertu hau Urkoren Euskal Herriko biraren barne kokatzen da eta bertan errepertorio zabala errepasatuko du, besteak beste, Maite Maite Maitia, Guk Euskaraz, Kaia barrenian, Pello Joxepe, Iriyarena, Nere Maitiarentzat edota Agur Euskal Herriari bezalako abestiak. Publikoak liburuxka bat izango du kantaldian parte hartu ahal izateko.

Jada iragarri zenez, musika gune honetan, abuztuaren 20an, larunbata, Gernikako Ken Zazpi pop-rock taldeak kontzertua eskainiko du; Carlos Baute venezuelarrak abuztuaren 22an, astelehena; madrilgo IZAL indie pop/rock taldeak abuztuaren 24an, asteazkena; Edurne kantari madrildarrak hilaren 25ean, osteguna; eta Mago de Oz metal folk bandak hilaren 27an, larunbata.

 

Abandoibarrako kontzertuak (23:30)

Abuztuak 20 larunbata: Ken Zazpi

Abuztuak 21 igandea: Urko + Udal Musika Banda

Abuztuak 22 astelehena: Carlos Baute

Abuztuak 23 asteartea: Ainhoa Arteta + BOS

Abuztuak 24 asteazkena: Izal

Abuztuak 25 osteguna: Edurne

Abuztuak 26 ostirala: Bunbury

Abuztuak 27 larunbata: Mago de Oz

 

Europa Parkean

Gente de Zona, Kubako reggaeton talderik nazioartekoena 2014an Enrique Iglesiasekin Bailando  abestiagatik eta oraintsuago Marc Anthonyrekin La Gozadera kantu ospetsuagatik, Europa Parkera iritsiko da 24an, asteazkena, 00:00etan bere erritmoekin Bilboko publikoak dantza egin dezan.

Calum granadarrak abuztuaren 25ean Europako Parkean eskainiko duen kontzertuaren ondoren, Aste Nagusia Dance ikuskizuna hasiko da gauerditik aurrera (00:00 orduak) Eyes of Providence eta Victor Maganen parte-hartzearekin.

Eyes Of Providence proiektua Europako EDM eszenan jaio zen 2013an musika elektronikoan 10 urte baino gehiago dihartuen bi produktoreren eskutik bere lanari irudi eta eszenaratze desberdina emateko nahiarekin. Bere lehen singlea, Party Time, lehen postuetara heldu zen Estatuko irrati formula desberdinetan eta bere bigarren lanarekin, Someday, Maxima FM irratiaren lehen postura iristea lortu zuten eta baita Europako musika-zerrendetan sartzea ere. Gainera, bere gaien remixek Snoop Dogg artistaren Boom-entzako edo Krewellaren We Are One hitarentzat, industriaren jomugan kokatzea lortu dute. 2015ean Universal Music Spain eta Doctor Music Concerts sortutako DoctorMusic.dj zigiluarekin sinatu zuten aldi berria hasteko 'Renegaderen' irteerarekin eta Ibizako Privilegearen Life in Color residentziarekin.

Victor Magan DJ eta produktoreari dagokienez, artista honen ekoizpenak Platino disko batekin sarituak izan dira eta Tom Boxer, AKCENT, Bob Sinclar, Mauricio Gubellini, Soraya edo Edurneren mailako artistak nahasi ditu. Maganek mundu guztiko konpainiekin lan egin du Dirty Dutch, Ultra edo Do It Yourself bezalakoak... Errumania, Turkia, Maroko, Mexiko, Dominikar Errepublika edo Portugal nazioartekoak nabarmenduz.

Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, ostirala, 20.00etan, Telecinco telebista kateko La Voz musika- telebista-programaren lehen edizioan ospea izandako Asturiasko country eta pop kantautorea den Paula Rojok Europa Parkeko eszenatokia zapalduko du. Paula Rojok Jencarlos Canela, Coti, Dani Martin, Ramon Arroyo (Los Secretos), Lagarto Amarillo, El Pescao, The Wild Horses edo Toni Amboaje musikariekin lan egin du. Bere lehen albuma 'Érase un sueño' editatu zuenetik salduenetariko disko zerrenden lehen postuetan dago.

Urban Kaoshy–Megastarren txanda izango da Europa Parkean, abuztuaren 26an, ostirala. 2015ko Aste Nagusian Protocolo Kaoshy ikuskizunarekin izandako arrakasta eta gero, Kaoshyren ikuskizun berri bat izango da MegastarFM, Otto Knows eta Alex Guerrero DJen laguntzarekin. Bilboko Aste Nagusiko publikoarentzat sortutako emanaldia da. 70 m2 baino gehiagoko eszenografiarekin, agertokia hiri handi batean bihurtuko da eta Kaoshy DJa protagonista izango da, dantza taldearekin, aireko akrobatekin, kantariak, perkusionistak, breakdancers-ak eta efektu berezi handiekin.

Gaua aurrera joango da Noni DJ eta Aussbill DJ lokalen saioekin eta Celebrityen DJ bezala ezaguna den Alec Guerrerorekin. Honek Telecinco kateko Gran Hermano eztabaida programaren hainbat edizioetan musika jarri du igandero eta Ibizako Privilegeko Supermatxé festan DJ residentea da eta saio desberdinak eskaintzen ditu Madrilgo Fabrik diskotekan.

Amaitzeko, Otto Knows DJ suediarrak Europa Parkea Fiestazo megastar batean bihurtuko du. 2013ean ospea lortu zuen Britney Spearsen Work Bitch gaia sortzean eta bere abestia Million Voices DJ eta jaialdi guztien erreferentzia bihurtuz 2012an. Gainera, Erresuma Batuko, Alemania, Belgika, Suedia eta Herbehereko musika charts-etan agertu da. David Guetta, bere herrikide suediar Swedish House Mafia (Axwell, Sebastian Ingrosso eta Steve Angello) edota Alesso bezalako erreferentzia diren DJen ondoan ikustea ohikoa da. Oraintsu Next To Me edota Dying For You bezalako gaiak sortu ditu, eta ekainean Back Where I Belong gai berria argitaratu zuen Avicii produktore eta DJ suediarrarekin.

Azkenik, Europa Parkeko kontzertu-kartela osatzeko, Euskadi Gaztearen eskutik talde gonbidatu bat iritsiko da larunbata 27an, 00:00etan, bere jarraitzaileek goza dezaten.

 

Europa Parkeko kontzertuak

Abuztuak 24 asteazkena: Gente de Zona (24:00)

Abuztuak 25 osteguna: Calum + Aste Nagusia Dance (Eyes of Providence + Victor Magan) (24:00)

Abuztuak 26 ostirala: Paula Rojo (20:00) + Urban Kaoshy-MegastarFM (Alex Guerrero + Otto Knows) (24:00)

Abuztuak 27 larunbata: Euskadi Gaztea (24:00)