Aste Nagusiko Txikiguneak hainbat berritasun izango ditu aurten familien gozamenerako. Bilboko Udalak beste urte batez, Casilda Iturrizar Parkea (Anselmo Clave kalea) aukeratu du haurrentzako esparrua kokatzeko leku aproposena, baina lehen aldiz, jai-esparrua zabaldu egingo da, bere baitan parkeko Pergola eta bertaratzeko pasabidea aintzat hartuta. Bi espazio berri hauetan jarduerak eta lantegiak egongo dira.
Aurtengo ordutegiari dagokionez ere, berrikuntzak izango dira. Txikienek ahalik eta gehien goza dezaten, Txikiguneak egunero ateak irekiko ditu goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30etara. Eta arratsaldez, jarduerak berriz ere martxan jarriko dira 16:30etan hasi eta 20:00etara bitartean. Hauxe izango da bertako ordutegia, Aste Nagusiko egun bakoitzean, hilaren 21etik, igandea, eta hilaren 28ra, igandea, bitartean, bi egunak barne.
Inaugurazio egunean, abuztuaren 21ean, igandean goizaldean, Txikigunean Joaldunak izango dira instalakuntzak igaroz eta zortzi jai eguni paso emanez.
Aste Nagusiaren edizio honetan, Txikigunea “Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori” lelopean biratuko duen dinamikan bilduta egongo da. Gai hau aukeratuta, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailak, heldu zein txikientzako heziketarako eta bizikidetzarako balioen garrantzia nabarmendu gura du. "Txikiguneak haurren heziketa prozesu eta gizarte-prozesurako dinamika desberdin dibertigarriak izango ditu, eta horrez gain, familian ekintza guztiez gozatzeko aukera suposatzen du. Izarren sinbologiak haurrei, elkartasuna, poztasuna, aniztasuna, laguntasuna eta jasangarritasuna bezalako balioak ulertzen lagunduko die", adierazi du Itziar Urtasun zinegotziak.
Honela, Txikigunea osatzen duen gunea konstelazioen multzoa izango da eta balio desberdinak bilduko ditu; adibidez, “maitezitu” (maite + hezitu, maitasunezko heziketa bultzatzen duen gunea). Hori dela eta, jarduera bakoitzaren izenak izarrekin, konstelazioekin eta balioekin zerikusia izango du.
Txikiguneko berrikuntzak
• Espazioa handitu eta ordutegiak areagotu dira.
• Beste ekintza batzuk, esate baterako, umeentzako 'makillaje ibiltaria bezalakoa. Aurten, oso arrakastatsua izaten den jarduera honek, egunero leku desberdinetan egongo diren bi talde izango ditu eta hauek parketik zehar mugitzen joango dira. Erabiltzaileek izar iheskor hauen kokapena aurkitu behar izango dute. Honen helburua itxaron-ilarak ezabatzea edo txikiagotzea izango da.
• Bilbobusek Txikigunean parte hartuko du 'Bilbobusekin munduari bira' jarduerarekin. Igandea 21etik, larunbata 27ra arte, apainduta egongo den Bilbobus batek hiru antzerki-ikuskizun izango ditu 13:00etan, 17:30etan eta 19:30etan.
• Pergolako zona berriak Euskal Akuarelista Elkarteak antolatutako Bilboko Arimaren Bila jarduera izango du hilaren 23 eta 25ean arratsaldean. Bilziklatu kontzeptuan oinarrituko da eta birziklatzea eta jarduera artistikoa bateratuko ditu.
Guneak
POZAKTIBATU (0-4 urte)
Poztasuna eta Aktibotasunaren (poztasuna aktibatzea) konbinazioa da. Gune hau Jose Anselmo Clavetik Dario de Regoyoseraino doa eta umetxoentzat zuzenduta dago. Hurrengo jarduerak izango ditu:
Poztasunaren makina: puzgarri ezberdinez osatutako zirkuitu itxia, barruan dugun poztasun guztia atera arazi egingo diguna. Haurrek beraiekin doazen pertsonekin parte hartu ahal izango dute (gurasoek, osabak..).
Izar Zoroak, Izar splash: Urarekin erlazionatutako ekintza ezberdinak, barruan dugun poztasuna aktibatzeko.
Izarrekin jolasten, Izar jokoak: familian jolasteko jolasak.
MAITEZITU (0-6 urte)
Maitasuna eta Heziketa-ren ideak nahasten duen gune hau haur txikientzat zuzenduta dago ere eta Ricardo Bastida iturriaren plaza eta haurren jokoen bitartean kokatuta egongo da. Gune hauek izango ditu:
Izarren bila: hareaz beteko kutxa eta jolas ezberdinak.
Izarretaraino: saltoka dibertitzeko puzgarria.
Izarteka: ludoteka.
Izar goxoak: ludobaby.
Izartxoak: edoskitze gunea eta kotxetxuak aparkatzeko espazioa.
Arrantzan tzan tzan: umetxoek arrantza egiteko gunea.
Galaxian: boladun piszina.
Izar gora: umetxoentzako errokodromoa.
BILZIKLATU (5-12 urte)
Bilbo eta Birziklatu kontzeptuen konbinazioa da. Espazio honek birziklapena izango du abiapuntu eta Parkearen iturri zibernetiko zaharrean kokatuko da. Hauek dira egin ahal izango diren jarduerak:
Bilzikla: birziklatzeko tailerraren espazioa izango da, tailer autodidakta bat izango da, irudimena lantzeko.
Izarrak zaindu: iturri zibernetikoa birziklatzeko hondakinez beteta egongo da, danon lana izango da material horiek arrantzatzea eta dagokion kaxan botatzea.
Izar mezulariak: txoritxo etxez betetako arbola baten inguruan egingo den tailer magikoa da. Non erabiltzaileek elkarbanatzen, mezu positiboak bialtzen eta noski, nola ez, plastilinazko izarrak egiten ikasiko duten.
Egurrezko izarrak: egurrezko jolasak.
ELKARANIZTU (6-12 urte)
Elkartasun eta Aniztasun kontzeptuen konbinazioa da. Jose Anselmo Clave eta saskibaloi-jokaleku zaharraren artean kokatuta, gune honek ekintza hauek izango ditu:
Izar txiki izar handi: gurasoek beraien umeak makillatu ahal izateko gunea.
Izar zaparrada: tailerra.
Izar Barritxu: Txikiguneko irratia.
Izarren Behatokia: informazio puntua eta Txosna.
Stand Marijaia Txiki
Bilboko Izarra (Gargantua)
Izar koprailoa: izarren laberintoa.
Izar disdira: photocall gunea.