Arrantza Eskolaren helburua da estuarioan bizi diren arrainak ezagutaraztea, kirol-arrantzaren bitartez. Aste Nagusian zehar ere ohiko lekuan egingo da, hau da, Bilboko Erripa Kaian, Areatzako zubiaren ondoan, 17:30etik 20:00etara, abuztuaren 28an izan ezik; izan ere, azken egun horretan goizez izango da, 11:30etik 14:00etara.
Parte-hartzaile guztiei asegurua egingo zaie, eta beharrezko baliabide teknikoak ere jarriko dira euren esku: arrantzako ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak, amuak...), neurtzeko eta pisatzeko tresnak (metroak, baskulak, kuboak, balizatzeko zintak...), ikasteko materiala (dianak eta doitasun eta jaurtiketa materialak...), ordezko piezak, etab. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gogorarazi duenez, eremua egokituta dago urritasun fisikoa duten pertsonak ere bertara hurbildu eta arrantza egiteko aukera izan dezaten.
Jarduera hau abian jartzea, duela hamarkada bat, erronka handia izan zen Ur Partzuergoarentzat zein Arrantza Federazioarentzat berarentzat; hala ere, proiektuaren emaitzak hasiera batean uste zena baino askozaz harrigarriagoak izan dira. 2015. urtean, 1.787 ikasle aritu ziren kirol-arrantzan. Gero eta harrapaketa gehiago egoten dira eta sailkatutako espezieak ere askotarikoak dira. Horrek Itsasadarraren osasun ona eta bere uren kalitatea herritarren gozamenerako berreskuratzen ari garela erakusten du.
Argazkia: www.unplanparajuan.com